Peña Goñi kalea oinezkoentzat jarriko dute
Lanen kontratazioa lehiaketara aterako dute; obrak noiz hasi, bizilagun eta merkatariekin adostuko dute.
Donostiako Udalak Groseko Peña Goñi kalea oinezkoentzat egingo du. Beste aldaketa bat ere egingo du inguruan. Usandizaga kaleko espaloiak, 10 zenbakitik 20ra, zabaldu egingo ditu. Lehiaketara atera ditu obra proiektua kontratatzeko baldintza orriak. Guztira, 633.367 eurokoa da gehieneko prezioa.
Helburua, kostaldeko dinamismo turistikoa indartu eta Usandizaga plazaren merkataritza interesari erantzuna ematea da, besteak beste. Hala, Garapen ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek esan du, helburua, “ikuspegi ekonomikotik neurriak Zurriolatik Groseko bihotzeraino merkataritza fluxuak sortzea” dela.
Lau hilabeteko lanak
Kaleak eraldatzeko lanek lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten dute. Hala, udalak, noiz hasi erabakitzeko, inguruko merkatari zein bizilagunekin hitz egingo, kalte gutxien egin dezakeen garaian egiteko.
Azaldu dutenez, lanek ez dute zailtasun berezirik. Mugikortasunean izango dituen ondorioei dagokionez, Usandizagan bertakoei bideratutako plazak gutxitu egingo dira, baina inguruko kaleetara zabalduko dituzte. Gainera, gauez bertakoei bi aldetako batean aparkatzeko aukera izango dute.

