
Jesusa Ibarrolak, Begoña Urrozen amak, alkatearen eskutik jaso zuen domina. (Argazkia: Donostiako Udala)
Ekitaldi pribatu bat egin zuten atzo arratsaldean, udaletxean.
Begoña Urroz zenaren sendiari urrezko domina eman diote. Juan Karlos Izagirre alkateak haren amari eman zion domina, Jesusa Ibarrolari. Ekitaldian ahizpa, Begoña Urroz, eta haren senarra Juan Luis Fernandino eta semea, Julen, izan dira, hala nola anaia, Jon Urroz.
Donostian “indarkeriaren biktima” izateagatik omenduko dute Urroz. 1960an hil zen, Donostiako Amarako geltokian eztanda egindako lehergailu baten ondorioz. Ekainaren 27an hil zen, 22 hilabete zituela. Espainiako Gobernuak ETAk hildakotzat du Urroz; eta Espainiako Diputatuen Kongresuak ekainaren 27a Terrorismoaren Biktimen Eguna izendatu zuen 2010ean.
Egindako ikerketa askok DRIL (Directorio Iberico de Liberacion) taldeari leporatu diote erasoa. Besteak beste, Ainhoa Oiartzabal BERRIAko kazetariak
Nork hil zuen Begoña Urroz? erreportaje sarituan frogatu zuen Urroz ez zuela ETAk hil.