Jabi Gereka omendu dute Grosen
Marruma elkartearen sortzaileetako bat izan zen; joan den urtarrilean hil zen.
Grosen Jabi Gereka (Gros, 1953-2013) zena gogoan izan dute gaur. Bere senide eta lagunek, hainbat auzotarrekin batera, omenaldia egin diote Katalunia plazan. Konpromiso handiko pertsona izan zela azpimarratu dute ekitaldian: “auzoarekin, euskal presoekin, eta eraldaketa sozialekin”. Groseko auzo elkartean, LAB sindikatuan eta Marruma elkartean belarri aritu zen lanean. Hain zuzen ere, Marruma elkartearen sortzaileetako bat izan zen Gereka. Herri Batasunako ikuskatzaile ere izan zen Madrilen, Europako parlamenturako hauteskundeetan. Groseko jaiak sortu zirenean, 1991n, Gerekak ere parte hartu zuen. Gereka joan den urtarrilean hil zen, eta haren ekarpena gogora ekarri nahi izan dute Grosen.
Jabi Gerekaren hainbat argazki jarri dituzte ikusgai Groseko zenbait tabernatan: Ipotx, Txofre, Ricardo eta Aingeru Bidean.