Zigortutako gazteak gaur, Aske Gunean. (Argazkia: Nagore Koch)
Erantzuna desobedientzia zibila izango dela esan dute; atxilotzera etorriko balira, sirena hotsa jarriko dute.
Atxiloketak edozein momentutan egingo dituztela argi dutela azaldu dute gazte zigortuek; hala, Ertzaintza etortzean desobedientzia zibilarekin erantzungo dutela plazaratu dute.
Edozein momentutan atxilotzera etorri daitezkeen arren, etorri ezean, babesa 24 orduetara luzatuko dutela jakinarazi dute. Hala, beharrezkoa balitz, gazte zigortuekin gaua pasatzea aurreikusten dute; ez dute zehaztu non.
Atxilotze unea iritsiko balitz, sirena hotsak entzunaraziko dituzte; Ekaitz Iberoren atxiloketan bezala, gazte zigortuak erdian jarri eta haien inguruan herri harresia sortzeko.