Txerra Bolinaga: "Lehenengo sentimendua amorrua izan da, hurrengoa emozioa"
Eleak mugimenduak, herriak egun hauetan erakutsitako konpromisoa azpimarratu du; kasu berean dauden gazteak ez dituzte ahaztu nahi.
Eleak mugimenduko Txerra Bolinagak adierazi duenez, lehenengo sentimendua “amorrua” izan da; “bagenekien arren, lehenengo sentimendua amorrua izan da, kristoren amorrua sentitu dugu; ondoren emozioa, jendearen elkartasunagatik”, azaldu du.
Atxilotze aginduaren berri jakin duten bezain laster jendearen erantzuna “ikaragarria” izan dela esan du; “orain arte bezala, argi azaldu du herriak konpromisorako bidea hartu duela”, adierazi du.
Eleak mugimendutik, honekin argi azaldu nahi dute eskubide zibil eta politikoen erasoak hor daudela, eta “aski dela” esateko garaia dela esan du.