Oier Lorente: "Orain arte bezala, herri harresiari eutsiko diogu"
Atxilotze agindua atzo eman zutela jakinarazi dute; edozein momentutan etor daiteke Ertzaintza zigortuak atxilotzera.
Gazte zigortuek atxilotze agindua jaso dutela jakinarazi dutenetik, Aske Gunean gero eta jende gehiago bildu da. Bertan Oier Lorente gazte zigortuak azaldu duenez atzo eman omen zuten atxilotze agindua, beraiek gaur goizean izan badute ere haren berri; “espero genuena da, eta iritsi da”, esan du.
Lorentek adierazi du, orain arte bezala “herri harresiari” eutsiko diotela. Hala, atxilotzera etorriko balira, jendea inguratzera eta herri harresia mantentzera deitu du Parte Zaharreko gazteak
Tentsioa nabari da Aske Gunean, “edozein momentutan etor daitezkeelako”.