Umeentzako masaje tailerra, Egian
Hilean behin egiten dute 0-1 urte bitarteko haurrentzako masaje tailerra Egiako kultur etxean, Arte Eszenikoen aretoan. Hurrengo saioa, asteazkenean, apirilaren 17an izango da.
Ramon Mauduit psikologoa eta psikoterapeuta da masaje saioen gidaria. Bere masajeen bidez haur jaio berriaren eta gurasoen arteko harremana estutzea du helburu. Saioak hileko hirugarren asteazkenetan izaten dira, doan. Gainera, haurdun dauden emakumeek ere parte har dezakete saioetan, haurra jaiotzen denean masajeak ematen hasteko aukera izan dezaten.
Masaje saioak 11:00etatik 12:30era izaten dira.