Zorroaga gainan militar armatuak egon direla salatu du udal gobernuak
Udal Gobernuak jakin du, herritarrek telefono bidez egindako deien bidez, gaur goiz-goizean militar armatuak ibili direla hirian. Ohar baten bidez publikoki kritikatu du presentzia hori. Azerileku eta Zorroagako gainaren arteko ibilbidea egin du oinez, 40 eta 50 militarrez osatutako taldeak, metrailetak eskuan zituztela. Ondoren ospitaleko zonaldera joan dira. Udal Gobernuak presentzia hau salatu du herritarren artean kezka eta ezinegona sortzen duelako, eta uste duelako inolaz ere ez dagoela justifikatuta hiriaren barruan praktika militarrak egitea.