Bidea marrazten hasi dira hiriko euskaltzaleak
http://youtu.be/J0WFX-VI5iY
‘Bidea marraztera goaz’ ekimenaren hirugarren hitzaldia egin zuen atzo Bagera elkarteak, San Telmo Museoan. Joseba Alvarez hizlari gisa aritzekoa zen, baina Aske Gunean izan zen gazteei babesa ematen eta ez zuen hurbiltzerik izan; horrenbestez, Bagerak, hizlariaren faltan, San Telmo Museoko ekitaldi aretora hurbildutakoei eman zien hitza.
Hain zuzen ere, aurreko bi hitzaldien errepasoa egin eta gero, lehen ondorioak mahai gainean jartzeko baliatu zuten atzoko hitzordua. Horixe baita, azken finean, ‘Bidea marraztera goaz’ ekimenaren izaera; denon artean euskararen egoera aztertu, erabilera sustatzeko bide berriak asmatzeko erronkarekin, hitzaldietan ateratako ondorioak baliatuz.

