Boluntario izan nahi dutenentzako hitzaldia, Okendo kultur etxean
Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakundeen elkarteak eta Gazteria sailak antolatuta, beste herrialdeetara boluntario gisa joan nahi duten pertsonentzako hitzaldia egingo dute Okendo kultur etxean. Gaur, asteazkena, izango da saioa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Hegoaldearekin elkarlanean aritu nahi al duzu? saioaren bitartez, boluntario moduan joan nahi duenak dituen aukerak azalduko dira: nora joan daitekeen, hainbat herrialdetan abian jarri diren egitasmoak, diru-laguntzak…