Dagoeneko 266 lagunek eman dute izena Aske Gunean gaua pasatzeko
Gero eta jende gehiago inguratzen ari da Bulebarrera; herri harresi indartsua irudikatu nahi dute gaur ere.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko 266 lagunek eman dute izena, gaur gauean zigortutako gazteekin batera Aske Gunean lotan geratzeko.
Atzo hainbesteko jendetzak ezustean harrapatu zituztenez, gaur lotarako izena ematea proposatu dute, hala aurreikuspenak egiteko. Badirudi atzoko markak hautsiko dituztela gazteen babesean.
Bertan gaua pasa nahi dutenek, izena ematea informazio gunean egin behar dute.
Bitartean, Aske Gunean, kontzertu, errezitaldi eta bideo emanaldiek ez dute etenik.