Donostiarrek lan bikaina egin dute Gipuzkoako Txakurkros Ligan
Gipuzkoako Txakurkros Liga joan den asteburuan bukatu zen. Izan ere, sei lasterketek osatu dute 2012-2013 denboraldia, eta asteburu honetan Oiartzunen jokatutako lehia izan da azkena. Zehazki, honako lekuetan jokatu dituzte Gipuzkoako Ligako jardunaldiak: Ulia, Jaizkibel, Zumaia, Tolosa, Errenteria eta Oiartzun. Donostiarrek lan bikaina egin dute txakurkros horietan, eta sailkapen orokorrean honakoek lortu dituzte posturik onenak: Emakumezkoetan; Maddi Mutuberria junior mailako bigarrena izan da Xula txakurrarekin, eta Iratxe Albizu senior mailako hirugarrena izan da Jai txakurrarekin; gizonezkoetan, Aitor Agirre junior mailako bigarrena izan da Kai txakurrarekin, eta Eneko Agirre senior mailako hirugarrena izan da Orhi txakurrarekin. Eneko Agirre Parte Zaharrekoa da, eta etxeko jardunaldian, Uliakoan, hirugarren postuan geratzea lortu zuen.