EAJri Ertzaintza ez bidaltzeko eskatu diote
Elkarretaratzea egin eta gero, agerraldia egin dute herri harresia osatzen duten hainbat kidek; “Madrildik datorren epai injustua” ez betetzeko eskatu dute.
Herri harresia osatzen duten hainbat kidek agerraldia egin dute 19:30etako elkarretaratzearen ondoren. Bertan, EAJri Ertzaintza gazteak atxilotzera ez bidalzeko eskatu diote: “Badakigu Madrilek agindua eman eta EAJ erdian dagoela hori bete beharrean”, esan dute.
Izan ere, esan dute “ziur daudela” EAJ atxiloketa hauekin ez datorrela bat, eta herri harresian parte hartzeko gonbitea luzatu die.
Aipatu dute, gero eta jende gehiago inguratzen ari dela “epai injustu” hau salatzera eta herri harresia gero eta trinkoagoa dela.