Ehunka pertsonak igaro dute gaua Aske Gunean
Polizia ez da joan zigortutako zortzi gazteak atxilotzera.
Espetxera zigortutako Donostiako zortzi gazteak atxilotzeko agindua emana du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Aske Gunean 24 orduz egotera deitu zuen Eleak Mugimenduak atzo. Bart 400 pertsona inguruk gaua bertan igaro dute. Bulebarreko karpa beteta, askok kanpoan ere lo egin behar izan dute.
Polizia ez da gazteak atxilotzera joan, eta haiek atxilotzera joan arte geratuko dira bertan. Astelehen gauean eman zuen Auzitegi Nazionalak Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe, Egoi Alberdi eta Aitor Olaizola atxilotu eta espetxeratzeko agindua. Astebete lehenago, seina urteko espetxe zigorra berretsi zien Auzitegi Gorenak, Segiko kide izatea leporatuta.


