Kazetariak eta argazkilariak Aske Gunean daude uneoro
Bertan dira hainbat hedabidetako kazetariak goizetik; argazkilari batzuk gaua ere egin dute kanpalekuan.
Gero eta hurbilago ikusten den atxiloketak kazetarien presentzia uneorokoa egin du Bulebarreko Aske Gunean. Hainbat dira bertaratu diren komunikabideak, eta bideo eta argazki kamerak nonahi ageri dira.
Azken orduetan, atxiloketa arratsaldean egingo duten zurrumurrua zabaldu da; horrek ere kazetarien presentzia igo du.
Dena dokumentatzeko deia egin dute
Bestalde, zigortutako gazteek deia egin dute egonaldia, eta Aske Gunean gertatzen den oro dokumentatzeko. Hala, atxiloketa iritsiko balitz, hura ere grabatzeko edo argazkiak egiteko eskatu dute.