
Kepa Fernandez villabonatarra izan da Osasuna-Real derbirako sarrerak erosten lehena Donostian. Igandeko 19:00etan izango da partida, Iruñean, eta 100 sarrera jarri dituzte salgai Anoetan. Ilarako lehena, Fernandez, bere kuadrillarekin 24 orduz egon da Anoetako txarteldegian zain sarrerak lortu ahal izateko. Hala ere, ez da oso baikorra derbiari begira, 1-1eko pronostikoa egin baitu. 9:00etan zabaldu dute leihatila, eta zaleak segituan hasi dira sarrerak erosten.
Ordu laurdeneko epean bukatu dira sarrera guztiak, eta leihatila itxi dute berehala. Zale askok gaua ilaran igaro dutela nabaria da, zaborra nagusi baita txarteldegiaren parean, botilak, pipa azalak eta egunkariak, besteak beste.