Poliziaren presentzia gero eta handiagoa da Bulebarrean
Ertzaintzaren furgonetak Aske Gunearen aurretik pasa dira tarteka; oinez ere ikus daitezke.
Poliziaren presentzia areagotzen ari da azken orduetan Bulebarreko Aske Gunearen inguruan. Tentsio uneak izan dira lehen aldiz Ertzainzaren bi furgoneta azaldu direnean, baina pasa eta aurrera egin dute. Beste bi aldiz ere igaro dira errepidetik, eta Aske Gunearen aurrean gelditu ostean, aurrera egin dute.
Jendeak azkar erreakzionatu du, Donostiako zortzi gazte zigortuei babesa ematea beharrezkoa balitz.
“Probokazioa bilatzen ari dira”
Zaintzan dagoen jendearengana ere inguratu da Ertzaintza eta “lasai egoteko” eta halako mezuak eman dizkietela azaldu du Joseba Alvarezek. Bere hitzetan “probokazioa bilatzen ari dira”, eta lasaitasuna deitu du; “etorriko badira etorriko dira”, amaitu du.