PSE: "Bulebarreko kanpaldiak itxura txarra ematen dio hiriari"
Espazio publikoa “hartu” dutela eta Bilduk ez duela ezer egin eragozteko esan du Ramosek.
Enrique Ramos PSE-EEko kideak adierazpenak egin ditu Bulebarreko Aske Gunearen inguruan. Salatu nahi izan du espazio publikoa “hartu” egin dutela eta haserre azaldu da.
Azpimarratu du, hiriari itxura txarra ematen diola; “Bulebarreko kanpaldiak itxura txarra ematen dio hiriari; are gehiago asteburuan egin duen eguraldi onarekin, jende asko etorri baita”, esan du.
Azkenik esan du “logika demokratiko” baten barruan “honek aldarrikapena gainditzen” duela eta ezin dela onartu.
Udal gobernuari ordenantza zibikoa etetzeko eskatu dio.