Inguruko landare eta animaliak ezagutzeko saioa, Altzan
Altzako Naturaren Astea ospatzen ari dira aste honetan, eta gaiarekin lotutako hainbat ekimen antolatu dituzte. Gaur, osteguna, adibidez, donostialdeko landare eta animaliak ezagutzeko solasaldia eskainiko du Mikel Olano, Aranzadiko kide eta basozainak.
Saioa Tomasene kultur etxean izango da, 19:00etan hasita.

