Atxiloketen ostean, eserialdiak egin dituzte
Zigortutako gazteei babesa emateko eraikitako giza harresia desegin du Ertzaintzak, bi ordu geroago, baina protestek eta aldarrikapenek ez dute amaitu. Eserialdiak egin dituzte Bulebarrean, Aske Guneak bizirik jarraitzen duela erakutsiz. Irudian, @basqueinfok partekatutako argazkian, hainbat lagunek Ertzaintzaren furgonetak oztopatu duten uneetako bat ikus daiteke.


