Ertzaintzak Askegunea inguratu du
http://youtu.be/RZczwGnXX2Y
30 bat furgoneta iritsi dira Bulebarrera eta bertan daudenak inguratu; herri harresia egiteko prestatu dira denak.
Goizeko seiak baino lehen jaso dute abisua Aske Gunean: Ertzaintza Bulebarrera bidean zela. Lasai eta azkar prestatu dira; eta herri harresia osatu dute. Ertzaintzaren 3 bat furgoneta iritsi dira Bulebarrera eta inguratu egin dituzte. Poliziek abisua eman dute: nahi duena joan dadila orain, geratzen denak ondorioak onar ditzala.
Oraindik ez dira jendearen aurka oldartu. Ertzaintza gazteak inguratu ditu. Ehunka gazte herri harresia osatzen eta etengabe oihukatzen ari dira. Ertzaintza dena grabatzen ari da. Bizilagunak kalera jeisten ari dira baina ezin da inor Bulebarrean sartu.
Bulebarreko kioskoan irudiak grabatzen ari zirenak bota egin dituzte.
Bortizki ari dira bana-banan herri harresia desegin nahian.

