Ertzaintzak Bulebarra eta inguruko kaleak hartuta ditu oraindik
Ertzaintzak Bulebarra eta inguruak hartuta ditu, eta, atxilotuak eraman dituen arren, oraindik ez die Aske Gunean izan diren gazteei euren gauzak hartzen uzten. Jende asko dago inguruetan. Amorruz beterik daudela nabarmendu dute bertan diren gazteek, eta Ertzaintzaren bortizkeria salatu dute. Oihuak eta leloak entzuten dira oraindik. Mugitu ezinik dago jendea, Ertzaintzaren aginduz. Kale asko moztu dituzte eta kazetariek mugitzeko mugak dituzte oraindik.



