(Argazkia: E. Zabala)
Jazzaldiaren txanda izango da aurten ere uztailaren 24tik 28ra. Bertan, hemenzortzi euskal talderen emanaldiak programatu dituzte, hautaketa desberdinak egin ostean. Taldeen berri eman dute gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Jazzaldiaren arduradunek. Batetik, urtarriletik apirilera artean iraun duen hautaketa-prozesutik 10 talde hautatu dituzte, 2012an diskoa atera duten taldeetatik beste bost, eta Jazzaldiaren eta Musikeneren artean izenpetutako hitzarmenaren bidez ere bertako musikari gehiago izango dira zuzenekoetan.
Honakoak dira hautaketa-prozesuan hautatutako taldeak: Pablo Campos Trio, Sky Beats, Seminal Jazz, Maldataskull Trio, De 2 en Blues Band, La Prima Janis, North Atlantic Jazz Connection, Roberto Nieva with Strings, Borja Arias Trio eta Paul San Martin. 2012an diskoa ateratakoen artean, berriz, honakoak aukeratu dituzte: Jeronimo Martin Seikotea, Iñaki Dieguez, Gregario de Luxe, Satxa Soriazu & Jorge Abadias eta Belceblues. Musikenetik honako taldeak izango dira zuzenean: Four Corner Quartet, Eladio Diaz & Natanael Ramos Quintet eta No Gueif Quartet.
Bestetik, bere orijinaltasuna medio, nazioartean ezaguna den Beñat Achiary Iparraldeko abeslaria eta musikaria izango da San Telmoko gauetako protagonistetako bat; eta Iñaki Salvador eta Mikel Azpiroz pianista donostiarrek ere euren emanaldiak eskainiko dituzte. DJek ere euren tartea izango dute, Nautikoko terrazan.