
Ertzaintzaren jarrerak amorrua piztu du sare sozialetan; kazetariei euren lana egiten ez uzteagatik eta irudiak grabatzea saihesteagatik, batez ere. Albistearen hedapena, ordea, garrantzitsua izaten ari da eta bideoren bat edo beste ikusteko aukera badago.
“Aski da! Jendea bortizki ateratzen, ez dute grabaziorik onartzen! Ez dituzue honen irudiak nahi, ezta?”, salatu du Parte Zaharreko Ernaik. “Kazetariok kioskora igotzera behartu gaituzte eta hemendik ezin dugu gertatzen ari dena gertutik kontatu. Ezin da onartu hau”, esan du
Argiako kazetari Lander Arbelaitzek. “Kazetariak kanporatzen, furgonak herritarren aurrean ez ezer ikustea ebitatzeko, polizia beti polizi, baina operazioek ardura politikoa dute”, kritikatu du Aitor Ibero abokatuak. “Ertzaintza gazteak atxilotzen Donostian, ETBn bibolin kontzertua”, adierazi du Karmelo Landa ezker abertzaleko militante historikoak. “Ertzaintzak ez du lekukorik nahi, ezta kazetaririk nahi. Guztion ardura da”, nabarmendu du Sortuk.