Gaur eta biharko mobilizazioak iragarri ditu Eleak mugimenduak
Mobilizazioak egingo dituzte gaur eta bihar, Eleak mugimenduko bozeramaile Txerra Bolinagak jakinarazitakoaren arabera. Info7 irratian egindako adierazpenetan, Bolinagak nabarmendu du protestek aurrera jarraituko dutela. “Hemen ez da ezer amaitzen. Bide handia dago egiteko, baina lortuko dugula argi daukat, herri honek duen indarra ikusita”, adierazi du.

