
Bulebarreko irudiak zuzenean ikus daitezke Bambuserren, Donostiauzipera kanalari esker. Ertzaintza gazteak banan-banan nola ateratzen ari den ikus daiteke, urrutitik. Gertuko lekukoen faltan, inguruan daudenak Twitter sarea erabiltzen ari dira Ertzaintzaren oldarraldiaren berri emateko. Zaurituak nonahi daude. Neska bati besoa atera eta zorabioa izan duela azaldu du erabiltzaile batek. Beste batek, berriz, ertzain batek makil batekin bortxatuko zuela mehatxatu dio Aske Guneko emakume bati. Bestalde, zauritu ugari daudela nabarmendu dute askok eta askok. Halako lekukotasun gogorrak irakurri ahal dira sare sozialetan.
Antsietate atakeak ere izaten ari dira eta, kolpeen eraginez zauritutakoak artatzeko, izotza banatzen ari dira barra-barra, lekuko zuzenek Irutxuloko Hitzari jakinarazitakoaren arabera.