San Telmo Museoan izango da gaur politologo eta ekonomilaria.
Vicenç Navarro politologoa eta ekonomilaria da, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetan eta Politika Publikoetan katedraduna. Gaur, ostirala, hitzaldi bat emango du Donostian.
Navarrok
Hay Alternativas liburuaren inguruan emango du hitzaldia. Liburu honetan Vicenç Navarro Lopez, Juan Torres Lopez eta Alberto Garzon Espinosa egileek krisia aztertzen dute, bere zergatiak, ondorioak eta irtenbide posibleak, bide desberdinak daudela baieztatzeko patronalak, bankuak, banku zentraleko zuzendariek eta klase politikoak proposatzen dutenaren aurrean. Proposatzen diren alternatibak enplegua sortzera eta gizarte ongizatea sortzera bideratuta daude, Espainian ematen ari den langabeziaren hazkundearen eta ongizate-estatuaren narriaduraren aurrean.
Donostiako Udaletxeko Lankidetza Sailak antolatzen duen
#sistemaerrorea –eredu bidezkoagoa helburu, urteroko ekintza zikloaren barruan da hitzaldi hau.