Zigortutako gazteak atxilotu ditu Ertzaintzak, bi orduz herri harresia desegiten egon eta gero
Bi ordu behar izan ditu Ertzaintzak herri harresia desegin eta zigortutako gazteengana iristeko. Indarkeriaz atera ditu banan banan Aske Gunean gazte auzipetuak inguratu dituzten lagunak. Jada zigortutako gazteak atxilotu dituzte. Aske Gunean zeuden zigortutako sei gazteak.


