Bulebarretik Martutenera, epaiketa politikoen kontra
http://youtu.be/4BRjCerarr0
Bulebarrean hasi eta Martuteneko espetxean amaitu. Horixe egin dute milatik gora lagunek eguerdian, epaiketa politikoen aurkako martxan. Espetxeratutako gazteak izan dituzte gogoan, eta Martutenen kartzelaratua dagoen Ekaitz Iberori babesa eman diote. Iberok berak agurtu ditu manifestariak kartzelako leihotik.