Jendetza bildu da Aieteko parkean, Musika Parkean ekimenean
Eguraldia lagun, ehunka pertsona elkartu dira Aieteko parkean. Musika Parkean ekimenaren deialdiak erakarri ditu denak. Eguzkipean eta belarretan eserita gustura ari dira picnicaz gozatzen. Giro ederra dago jauregiaren inguruan. Vanpopel taldea eta The Dedicated Nothing taldeen zuzenekoaren musika girotzen ari da picnica. Tarta lehiaketa ere antolatu dute.