Oroitz Salegi preso antiguatarrak oraindik ez du bere semea ezagutu
elkarrizketa duela hilabete bat, eta senideek presoa pairatzen ari den egoera salatu zuten.
Oroitz Salegi preso antiguatarraren egoera salatu dute Antiguan, bere auzoan. Goizean egindako agerraldian jakinarazitakoaren arabera, Salegik oraindik ez du bere seme jaioberria ezagutu. Hain zuzen ere, antiguatarra Lierni Armendarizekin ezkonduta dago, biak Mansillako espetxean ziren, baina bikotea Aranjuezera eraman zuten erditzeko. Zazpi hilabete pasa dira geroztik, haurra jaio da, baina Salegik ez du semea ikusterik izan. Antiguan egindako agerraldian, presoaren oinarrizko eskubideak urratu dituztela salatu dute. Salegik 21 urte daramatza preso.
Irutxuloko hitzak Salegiren gurasoei egin zien