Hasteko, kaleko derbia bereganatu dute realzaleek
Eguzkia lagun, realzale ugari hurbildu dira Iruñera, 19:00etan Realak eta Osasunak jokatuko duten derbia dela eta. Txapeldunen Ligarako txartela lortzeko borrokan dira txuri-urdinak, eta zaleek taldea futbol zelaian erakusten ari den grina bera erakutsi dute Iruñeko kaleetan. Osasunako zaleak ikusi dira Parte Zaharrean eta Gazteluko plazan, baina Donostiatik etorritakoek irabazi dute jarraitzaileen arteko lehia; modu nabarmenean, gainera.