Xabi Prieto. (Argazkia: Realsociedad.com)
Realak eta Osasunak husna berdindu dute Iruñean, partida orekatu batean. Puntu baliagarria eskuratu dute txuri-urdinek, Txapeldunen Liga jolasteko txartela eskuratzeko bidean. Osasunak ontzat eman du puntua; jaitsiera ekiditeko borrokarako garrantzitsua, euren kasuan. Hori dela eta, azken minutuetan donostiarrak garaipenaren bila joan dira, baina gorritxoek ondo defendatu dute norgehiagokaren azken txanpan.
Datorren astean partida erabakigarria jokatuko du Realak, Anoetan. Valentzia izango du aurkari igandean, 21:00etan. Hain zuzen ere, laugarren postuan da Reala, eta bosgarrenean Valentzia, bi puntura. Horrenbestez, hiru puntuak lortuz gero, txuri-urdinek ametsa erdietsita izango lukete neurri handi batean, bost jardunaldiren faltan.