Kepa Acero, Antartidara egin zuen espedizioan.
Gaur arratsaldean hasiko da Ibiltariaren XIX. Astea. Hainbat bidaiarik euren esperientzia partekatuko dute.
Intxaurrondoko Ipar Haizea Elkartearen eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorio da Ibiltariaren XIX. Astea. Gaur eta ostirala bitartean, Intxaurrondo kultur etxean, hainbat bidaiariren esperientzia ezagutzeko izango dute ikusleek. Aurtengoan ondorengo bidaiariak izango dira: Josu Trueba, Kepa Acero, Lorenzo Rojo, Xabi Agirregabiria eta Jokin Sarasola, Mertxe Urkiola eta Felix eta Miren Etxebarria. Hitzaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
Kepa Acero surflariak ekingo dio Ibiltariaren Asteari. Gaur arratsaldean hitz egingo du
It´s Not About The Waves proiektuaren inguruan. Bihar, asteartea, Lorenzo Rojok munduan barrena bizikletaz egindako bidaiez hitz egingo du. Asteazkenean, berriz, Xabi Agirregabiriak eta Jokin Sarasolak Palestinan zehar egindako bidaia izango dute hizpide:
Viaje por Palestina: Apartheid sionista o solidaridad con el pueblo palestino.
Ostegunean, Mertxe Urkiolak Madagaskarrera egindako bidaia kontatuko du; eta ostiralean, Felix eta Miren Etxeberriak Venezuelako natur parkeak izango dituzte hizpide.
Horrez gain, jada ikusgai dago (apirilaren 30era arte) Josu Truebaren
¡Kuidado ke muerden! erakusketa, Habanako hainbat punkiekin ondutako argazki proiektua.