Donosti Kniteko kideetako batzuk, elkarrekin josten (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donosti Knit taldeak jostungintza gogoko duten lagunak batzen ditu. Ekimen berezia antolatu du taldeak datorren larunbaterako. Izan ere, eskuz jositako ehundaka bihotz salgai jarriko ditu Bulebarrean, Elkartasun Eskua Egunarekin bat eginez, Gurutze Gorriaren alde dirua biltzeko. Bide batez, Bulebarrean bertan josten ariko dira Donosti Kniteko kideak, eta haurrei zuzendutako tailertxoak egingo dituzte. Ekimena 10:00etatik 18:30era izango da.