Nahikari Otaegik aste honetan aurkeztuko du bere burua espetxean, zazpi hilabeteko haurrarekin
Nahikari Otaegik, zigortutako zortzi gazteetako batek, aste honetan espetxean aurkeztuko duela bere burua iragarri du, Euskal Irratietan egindako elkarrizketa batean. Ertzaintzak iragan ostiralean espetxeratu zituen Aitor Olaizola, Oier Lorente, Adur Fernandez, Egoi Alberdi, Ekaitz Ezkerra eta Mikel Arretxe atxilotu. Otaegi, bere aldetik, ez zen Aske Gunean izan, eta bere kabuz aurkeztuko da espetxean.
Zazpi hilabeteko haurrarekin sartuko da ekartzelan, eta 3 urteko beste ume bat ere badu Otaegik. Atzo plazaratu zuten elkarrizketa, eta sare sozialetan oihartzun handia izan zuen haren egoerak.


