Nordic Walking Topaketa antolatu du Aspanogi elkarteak
Aspanogi elkarteak, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak, iganderako Nordic Walking Topaketa antolatu du. Zehazki, hiriko hiru hondartzak batuko dituen proba izango da, eta gizartea haur minbiziaz kontzientzatzea izango da helburua. Ibilaldia 11:00etan hasiko da, eta Saguesetik Haizearen Orrazia bitarteko bidea egingo du. Izen ematea zabalik dago; Herrikrossa.com webgunean egin daiteke hiru euroren truke, edo igandean Saguesen bertan, bost euroren truke.