Pankarta bat Konstituzio plazan. (Argazkia: Nagore Koch)
Kartelak eta pankartak jartzeagatik aurten sei zigor bakarrik jarri dituztela salatu dute; horietako bat ere ez izaera politikoa duten taldeei.
Donostiako kaleetan kartelak jartzeagatik sei zigor besterik jarri izana salatu du EAJk. Zehazki esan du hau bera “donostiarrei burla egitea” dela. Izan ere, Aitziber San Roman zinegotziak azaldu duenez, Donostian eta batez ere Parte Zaharrean, etengabe jarri ohi dituzte kartelak eta pankartak eta udal gobernuak ez duela hori ekiditen; “ezinbestez sentitu behar dugu talde horiek zibismoaren ordenantzari muzin egiteko baimena dutela”, azaldu du.
Gainera, azpimarratu du, kartel horiek eduki politikoak izan ohi dituztela, eta jarritako sei zigorretako bat ere ez diotela “izaera politikoa duten taldeei” jarri.
Azkenik gogorarazi du, udal gobernuak jakinarazi duela uko egin diola Gipuzkoako Foru Aldundiari zigorra ezartzeari, hain zuzen ere, honek iaz kanpaina instituzional batean, kartelak leku ezegokietan jarri izanagatik.