Alvaro Ledesmaren 'Humano Materea' erakusketa
Maiatzaren 19a arte izango da zabalik erakusketa, Kutxa Boulevard aretoan.
Burdina, soka, ikatza, imanak… Askotariko materiala erabili ohi du Alvaro Ledesmak (Donostia, 1975). Argazkigilaritzarekin, pinturarekin eta bideogintzarekin lotutako proiektuetan ere parte hartu du; baita musika ikuskizunetan ere.
Kutxa Boulevard aretoan ‘Humano Materea’ erakusketa aurkeztu du. Izenburuak artistak lan egiten duen eremu mugikor hori
iradokitzen du. Bere gauza txiki propioei buruz hitz egiteari ere ez dio uko egin: norbera gizaki gisa atzemateko, plano fisiko, material eta ‘erreal’etik gertu dauden norberaren esperientzia propioetatik abiatuta.



