Esther Ferrer artista donostiarrak 'performance' bat eskainiko du bihar
Esther Ferrer artista donostiarrak performance bat egingo du Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusta aretoan, bihar, 19:30ean. Amable Ariasen Kaosari eta zoriari forma erakusketaren baitan egingo du arte ekintza. Zehazki, Intimo y personal izena du 1975etik Ferrerrek egiten duten ikuskizunak, eta norberaren gorputza eta besteena neurtzean datza. Gorputz bakarrak eta desberdinak; publizitateak eta modak erakusten dizkiguten gizonezko eta emakumezko eredu estandarretatik urrun.


