Autismoaren inguruan adituak direnen munduko biltzarra jasoko du Kursaalek
1.700 pertsona baino gehiago bilduko dira; mendekotasuna duten pertsonei laguntzen lan egiten duten enpresek erakusketa esparrua jarriko dute Donostia Sustapenaren laguntzarekin.
Maiatzaren 2 eta 4 artean Autismoaren Nazioarteko Biltzarra egingo dute Kursaalen. Lehen aldia da Estatu Batuetatik kanpo, Europan biltzar hau antolatzen dutena. Bertan, autismoan adituak diren 1.700 lagun baina gehiago bilduko dira, eta hori bera, hiriarentzat bultzada ekonomikoa izatea espero dute.
Hortaz gain, biltzarra baliatuaz, Bizi-kalitatea bermatzeko laguntza baliabidee Clusterrak Donostiako Sustapenak bultzatuta, Laguntzatek izeneko erakusketa esparrua jarriko dute. Hain zuzen ere, 200 metro koadroko karpa bat, non mendekotasuna duten pertsonei laguntzen lan egiten duten enpresek egiten duten lana erakutsi ahal izango duten. Guztira, 50 enpresak izango dute erakustokia bertan, horietatik 12 aipatutako clusterrekoak izango dira.
Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, hau goraka egiten ari den sektore bat da, eta Donostiako Sustapenak hori bera bultzatzea du helburu.
Autistentzako piktogramak
Bestalde, azaldu dute, bertan bilduko diren 1.700 lagunek hiriari buruzko informazioa biltzen duen kit bat jasoko dutela. Bertan, eskuliburu bat banatuko dute eta horrekin batera, hiriaren funtsezko alderdiak islatzen dituen piktograma bat.
Piktogramak oso erabilgarriak dira irakurtzeko zailtasun edo ezintasunak dituzten pertsonentzat, izan ere, informazio guztia marazki bidez ematen baita. Azaldu dutenez, berez autismoa duten pertsinentzako pentsatutakoak dira, baina edozeinentzako baliagarriak dira. Donostia, halako gida bat duen lehen hiria da.