Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak jaso dituzte Dantza Sariak
http://youtu.be/Kmi2Up5E7MQ
Irutxuloko Hitza
Elvira Ubierna dantza irakaslea eta Ion Agirretxe dantzaria. (Argazkia: Nagore Koch)
Udalbatza aretoan egin dute sari banaketa; ibilbide artistikoa eta dedikazioa txalotu dituzte.
Ion Agirretxe eta Elvira Ubierna izan dira XI. Dantza Sarien protagonistak gaur. Udalbatza aretoan jaso dituzte Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak aitortutako sariak. Hain zuzen ere, egun Flandesko Errege Ballet dantzaria den Agirretxek Ibilbide Artistikoaren saria jaso du eta Ubiernak Dedikazio saria, irakasle moduan izandako ibilbideagatik.
Agirretxek aitonari eskaini nahi zion saria baina urtarrilean zendu zen, eta beraz, amonari eskaini dio.
Hainbat dantza ikuskizun egin dituzte sariak ospatzeko eta bertan izan da baita ere Donostiako Udaleko Txistulari taldea.
Azkenik, Joxean Agirretxek bertso bat eskaini die.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea