Garagardoa eta euskara uztartu dituzte Euskal Gastronomia Kofradian
http://youtu.be/JjIj1VVPwAA
Gastronomia, kultura eta euskara uztartzeko egitasmoaren barruan bildu dira.
Hainbat lagun bildu dira Euskal Gastronomia Kofradian garagardoaren inguruan euskaraz aritzeko asmoz. Bazkaria egin dute eta baita hainbat garagardoren dastaketa ere. Helburua, batik bat, garagardoaren inguruko ezagutza euskaraz egitea zen.
Kofradiako idazkari Juan manuel Garmendiak azaldu duenez, denbora daramate euskara bultzatzeko asmoz, gastronomia, kultura eta euskara uztartzen.
Gaur, garagardoaren inguruko hitzak eta terminologia lantzen aritu dira; “saiatuko gara euskaraz dugun lexiko guztia erabiltzen dastaketan”, azaldu du Garmendiak.
Bazkariko menua ere, garagardoarekin egoki doan jakiez osatua izan dute.