Obradoiroren aurka galduta, jaitsiera oso gertu du Lagun Arok (73-77)
Berdinduta ibili dira bi taldeak partidan zehar; bukaeran kanpokoek ez dute barkatu.
Lagun Aro GBCk Obradoiroren aurka galdu du, une batzuetan partida eskuartean izan badu ere (73-77). Gaurko partida garratzitsua zuten etxekoek, izan ere, jaitsiera ekiditeko aukera gutxien artean ezinbestekoa zuen gaur irabaztea. Hala ere, Caja Laboralek Fuelabradari irabazi dionez, aukera txiki bat irekita du Sito Alonsoren taldeak. Nahiz jaitsiera oso gertu ikusten duten.
Nahiko berdinduta hasi dute partida. Ohi bezala Doblasek erakusteko zuena atera du eta hala 13-17 amaitu dute lehen zatia. Bigarren zatian gora egin dute etxekoek eta Findley eta Woodsen laguntzarekin 38-29 irabazten bukatu dute. Defentsan ere lan handia egin dute.
Ez dute hain defentsa egin ordea hirugarren zatian eta Obradoirok ez du barkatu. Hala, asko gerturatu dira etxekoen markagailura (55-53).
Azken zatian bi taldeek gogor borrokatu dute partida irabazteko, eta azkenean Obradoirok lau puntuko aldea atera eta mantendu du bukaera arte.