Azken aurreko jardunaldia izan dute Superligan; Athletic lehena da sailkapenean.
Zubietan izan dute norgehiagoka Reala eta Atheticek. Berdinketa une batean lortu badute ere txuri-urdinek, ezin izan dute Superligako txapelduna garaitu (1-2). Izan ere, hau da ligako azken aurreko jardunaldia eta Atlheticek lehen postuan amaitu nahi bazuen, ezin zuen gaurkoa barkatu.
Izan ere, derbiak ikusmina sortu eta jokoa bizia izan da hasieratik. Hala, 30. minutuan penaltia egin dio Cornejok Erikari eta Oruetak ez du barkatu; Athleticen lehen gola sartu du. (0-1)
Bigarren zatia hasi eta berehala, 50. minutuan Beristainek falta atera eta Aizpuruak buruz berdinketa lortu du Realarentzat (1-1). Gutxi iraun die pozak txuri-urdinei ordea, 56. minutuan Nekanek bigarren gola eman baitio Athletici.
Hala, Realak 9. postua jarraituko du eta bizkaitarrek, liga irabazteko ezinbesteko zituzten 3 puntuak eraman dituzte etxera.