Galtzen hasi dira txuri-urdinak, baina bigarren zatian egindako erakustaldiak garaipena eman dio taldeari.
Anoetan festa eta poza gailendu da Realak Valentzia garaitu duenean (4-2). Gairaipen honek ligan laugarren postuan mantentzen du taldea, atzetik dituenenekiko distatzia handituz; horien artean Valentzia.
Etxekoek partidua galtzen hasi dute 24. minutuan Soldadok gola sartu duenean. Lehen zatia amaitu aurretik ordea, 33. minutuan Iñigo Martinezek berdinketa lortu du.
Bigarren zatian erakustaldia egin dute txuri-urdinek, Castro eta Agirretxeren bi golekin 3-1 lortu dutenean. Azken minutuetan Jonasek 3-2 jarri du markagailua, eta azken minutuan Agirretxek laugarrena egin du.
Garaipen honek, festa handitu du Anoetan, Champions Leagea gero eta gertuago ikusten duten zaletuentzako.