Amara Berrin filmatu dute 'Loreak Errepidean' lanaren zati bat
Jose Maria Salaberria eta Familia Santua kalean aritu dira lanean.
Loreak errepidean Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien proiektu berria da. Hura filmatzen ari dira egunotan. Oiartzunen eta Zarautzen aritu dira lanean, besteak beste. Donostian ere bai. Joan den astean Amara Berrin izan ziren. Hainbat amaratarren ikusmina piztu zuen filmazioak. Ostegunean eta ostiralean izan ziren filmatzen Astoria hoteletik gertu. Jose Maria Salaberria eta Familia Santua kalean. Itziar Ituño eta Nagore Aranburu aktoreekin zenbait eszena filmatu zituzten.
Memoriaren inguruko «gogoeta» bat proposatu dute 80 egunean laneko bi zuzendariek, «ahanzturaren eta memoriaren arteko tira-bira bat». Hiru emakume dira filmeko protagonistak; Itziar Ituño, Itziar Aizpuru getariarra eta Nagore Aranburuk egingo dute horien papera. Telmo Esnal zuzendari zarauztarra ere ari da filmazioan parte hartzen, zuzendari laguntzaile gisa.
Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeek ekoitzi dute filma. Sei aste inguru iraungo du filmazioak, eta filma uda baino lehen prest egongo dela aurreikusi dute.