Autodeterminazioari buruz, Koldo Mitxelena Kulturunean
Europako autodeterminazio prozesuak. Kataluniako kasua eta Euskal Herria hitzaldia egingo dute gaur, astelehena, Koldo Mitxelena Kulturunean.
Euko Lurra Fundazioak antolatu du hitzaldia. Orain urte batzuk gutxik espero zuten autodeterminazio prozesu bat aurrera ateratzen ari da Katalunian. Zeintzuk dira prozesu honen ezaugarriak Europako beste kasuekin alderatuta?. Nola bilakatu da?. Zeintzuk dira eragileak?. Euskal Herrian antzeko prozesu bat abian jarri liteke?. Hauek izango dira jorratuko dituzten ideia batzuk. Horretan arituko diren hizlariak, berriz, Josep Manel Ximenis, Manu Gomez, Mikel Mundiñano eta Jordi Marti izango dira.
Hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta euskaraz nahiz gazteleraz izango da.