Atletismo probetara jendea erakartzeko asmoz, eskaintza turistikoak aurkeztu dituzte
Donostia-Gipuzkoa erreserbak plataformaren bidez egin behar dira.
Donostiako hiru lasterketa nagusietarako dortsala eta ostatua eskaintzen dituzte; Behobia-Donostiak ezaugarri bereziak izango ditu.
Donostian jokatzen diren atletismo proba garrantzitsuenak indartzeko, eskaintza turistikoak aurkeztu dituzte gaur. Helburua, jada nazioartean oihartzuna duten probak indartzea da, eta baita hirian zein lurraldean turismoa indartzea ere. Beraz, Donostia, Running norakoa egitasmoa aurkeztu dute gaur Donostia Turismok eta Turismo Gipuzkoak.
Eskaintzak, hiriko atletismo hiru lasterketa nagusietarako –Behobia-Donostia, Donostiako Maratoia eta Donostiako Robers Klasikoa– dortsala eta ostatua eskaintzen ditu. Produktuak gau bat eskaintzen du Behobia-Donostian izan ezik, bi gau baitira. Gainera, ostatuan bertan eskaintza bereziak izango dituzte, hala nola, gosari goiztiarra edota ostatua beranduago uzteko aukera. Behobia-Donostiaren kasuan, lasterketa egunean Behobiara autobusa ere hartzen du barne.
Bertan izan dira bestalde, Fortuna Kirol Elkarteko Fernando Ibarreta, eta Fly Groupeko Mikel Huarte. Azpimarratu dute, egitasmo honek, onura egiten diela atletismo probei, zentzu handi batean “herrikoi mantenduz”. Behobia-Donostiaren kasuan Ibarretak azaldu du 28.000 partaide dituela lasterketak eta horietatik gipuzkoarrak 8.000 direla. Hala, nazioartean duen garrantzia azpimarratu du.
Hirugarren urtea
Donostia Turismoko zuzendari Manu Narvaezek azaldu duenez, hirugarren urtea da eskaintza hau egiten dutela, eta “arrakastatsua” izan da. Hain zuzen ere, iaz ia 300 pakete saldu zituzten, eta aurreratu du aurten jada 90 saldu dituztela.
Egun, proba hauetara inguratzen diren gehiengoa frantsesa dela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendari Roke Akizuk. Baina azken ikerketa batek, kirolari mota honen profila zehaztu duela azaldu du eta hori bera, 43 urteko seme-alabarik ez duen alemana dela. Beraz hortara bideratuko dutela runningaren inguruko eskaintza turistikoa.
Erreserbak