(Argazkia: Luis Peralta)
Jokin Lizeaga urnietarrak egin zuen markarik onena; 561 korrikalari iritsi ziren helmugara.
Fortuna Kirol Elkarteak Donostia-Hondarribia mendi lasterketa egin zuen igandean. Groseko Katalunia plazatik irten zen kirol proba honen hirugarren ekitaldia. 30’8 kilometro egin zituzten partaideek. Helmugara iritsi zen lehen korrikalaria urnietarra izan zen: Jokin Lizeagak 2 ordu, 14 minutu eta 16 segundoko marka egin zuen. Lehen emakumea, berriz, Beasaingo Elena Calvillo izan zen (2:52:25); 117. postuan geratu zen. Donostiar azkarrena gizonetan Imanol Gonzalez izan zen. Hemeretzigarren postua lortu zuen 2 ordu, 30 minutu eta 2 segundoko denborarekin. Emakume donostiar azkarrena, berriz, Nerea Hermo izan zen. 269. postua lortu zuen 3 ordu, 12 minutu eta 28 segundoko denborarekin.
Sailkapena ikus dezakezu hemen.